T2T mendi lasterketa irabazi du June Agirrezabalagak

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 15a

T2T probako emakumeen podiuma osatu zuten hiru korrikalariak –erdian, Agirrezabalaga–. (Tolosaldeko Ataria)

Zarauztarrak 2 ordu, 39 minutu eta 32 segundo behar izan zituen 24,4 kilometroko proba bukatzeko. Harentzat izan zen atzo jokatutako proba laburreko txapela.

Bero izugarria eginagatik, atzo jokatu zituzten Tolosaldeko T3T eta T2T probak, eta hainbat korrikalarik parte hartu zuten horietan. Eskualdeko kirolari hainbat ere aritu ziren lasterketa, eta txapeletako bat Zarautzera ekarri zuen June Agirrezabalagak.

Hain zuzen ere, distantzia motzeko T2T lasterketan parte hartu zuten hark, eta 2 ordu, 39 minutu eta 32 segundo behar izan zituen 24,4 kilometroko proba bukatzeko. Helmugara aurrena iritsita, harentzat izan zen aurtengo edizioko txapela.

Tolosaldeko Atariaren webgunean daude ikusgai atzoko probetako argazkiak, baita kronikak ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide