Larunbateko Bilboko manifestaziora joateko autobusa jarri dute Zarauztik GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

Intza Trula 2026ko ekainaren 15a

Larunbatean Bilbon egingo duten manifestazioa iragartzeko prentsaurrekoa. (e20 manifestazioa)

"Ertzaintzaren inpunitatea" salatzeko, eta "Jaurlaritzaren kriminalizazioren aurka" protesta egingo dute larunbatean, hilak 20, Bilbon. 17:30ean hasiko da manifestazioa, eta bertara joateko autobusa 15:30ean aterako da Zarauztik. Txartela Mauka tabernan eskura daiteke.

Jaurlaritzaren kriminalizazioaren aurrean eskubide zibil eta politikoak defendatu lelopean, manifestazioa deitu dute larunbat honetan Bilbon. Hala, GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak autobusa jarri dute Zarauztik, eta txartelak eskuragarri daude Mauka tabernan.

"Ertzaintzaren inpunitatea" salatzea eta "Jaurlaritzaren kriminalizazioaren aurka" protesta egitea dira manifestazioaren helburu nagusiak. "Errepresio betean murgildu gaituzte estatuek, eta horren arduradunak seinalatzea urgentziazkoa da", zioten manifestazioaren antolatzaileek. Hori hala, "eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso gehiago egon ez daitezen" mobilizatuko direla azpimarratu zuten.

17:30ean hasiko da larunbateko martxa Bilbon, Moyua plazatik, eta bertara joateko autobusa 15:30ean aterako da Zarauztik. Halaber, Getariatik ere pasako da, 15:40ean, eta Zumaiakoak ere jasoko ditu, 15:45ean.

Manifestazioaren deitzaileak dira Euskal Herriko Global Samud flotilla, Amaya Zabarte, Justizia Aranarentzat plataforma, Gazte Koordinadora Sozialista, Errekaleor Bizirik, Azpeitia Errepresioaren Aurka, Herri Norte Taldea, Bultzada Txuri-Urdina, Iraultza 1921, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Mbolo Moyo Doole.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide