Zarauzko Triatloiak sekulako ikuskizuna eskaini du beste behin ere. Eguraldi baldintza gogorrak izan baziren ere, etxeko nahiz kanpoko triatletek maila bikaina erakutsi zuten atzokoan. Herritarrek eta zaleek ere haiei animoak eman zizkien une oro kirolariei, eta aurten, hiru probak –igeriketa, txirrindularitza eta korrika– burutu eta helmuga zeharkatzen lehenak Antonio Benito eta iazko txapeldun Alanis Siffert izan dira.
Euskal triatletak ere nabarmendu ziren atzoko hitzorduan, hain justu, podiumera igo ziren Mikel Arrasate lekeitiarra eta Helene Alberdi zumaiarra, biek bigarren postuak eskuratu baitzituzten.
Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea eta Julene Sorarrain.