Suite Iñurritza SL sozietateak 20,8 milioi euroko inbertsioa egingo du Iñurritzan aparthotel bat eraikitzeko. Aipatu sozietate sustatzaileko parte hartzaile nagusiena Promociones B. Martija enpresa da, baina berriki Buenavista Equity Partners inbertsio kudeatzailearekin operazio bat itxi dute eta azken horrek 7,9 milioi euroko ekarpena egingo du; batetik, kapital sozialean gutxieneko partizipazioa eginez eta bestetik, mailegu parte hartzailean banatuta egingo du bere ekarpena. Era berean, proiektuaren banku finantziazioa Laboral Kutxarekin osatuko dute.
Apartahotela Abba hotel kateak kudeatuko du alokatze-hitzamen bitartez, eta Amenabar Eraikuntzak enpresak egingo du eraikuntza, hogei hilabeteko egikaritze-epean; eraikinak obra-lizentzia du dagoeneko. Guztira, suite motako 80 apartamentu eraikiko dituzte, eta apartamentu bakoitzak logela bikoitza, egongela-jangela sukaldearekin eta bainugela pribatua izango ditu. Eraikina sei solairukoa izango da, eta terraza estalia izango du jacuzziarekin eta solariumarekin. Era berean, aparkalekua duten bi soto izango ditu.