'Abangoardia XX-XXI mendeetan' erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean

Ekaitz Etxabe

Zarauzko Ispilu arte galeria. (Utzitakoa)

Abangoardiako pintore euskaldunen pieza desberdinak ikusteko aukera egongo da erakusketan. 20:00etan inauguratuko dute erakusketa, Ispilu arte galderian.

Abangoardia XX.-XXI. mendeetan erakusketa jarriko dute gaur Ispilu arte galerian, 20:00etatik aurrera. Bertan, nazioarteko abangoardia eta euskal nortasuna integratuz panorama sortzailea eraldatu zuten artista desberdinen lanak ikusteko aukera egongo da.

Jose Luis Zumetaren, Jose Antonio Sistiagaren, Remigio, Mendibururen, Juan Luis Goenagaren, Karmelo Ortiz de Elgearen, Iñigo Ormazabalen, Jorge Oteizaren, Nestor Basterretxearen, Daniel Txopitearen eta Gabriel Ramos Urangaren 25 lan egongo dira erakusketan. Piezak XX. mendearen erdialdetik XXI. mendearen hasierara bitartekoak dira, euskal arte garaikidearen iraganari eta orainari buruzko hausnarketa egitera bultzatzen dutenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide