Kalean da sanpelaioetako txosnetako egitaraua

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 13a

2024ko sanpelaioetako baltsa lasterketa. (Artxiboa).

Ekainaren 25, 26 eta 27rako egitaraua zehaztu dute, eta askotariko ekintzak egongo dira bertan, esaterako, paella txapelketa eta karropoteoa Dj Titibururekin.

Gero eta gertuago daude San Pelaio jaiak, eta jada herritarra hasi dira festa nagusienetarako prestatzen. Aurten, txosnak Galtzagorri elkartearen parean jarriko dituzte Munoako lanak direla eta. Hilaren 25, 26 ea 27rako kontzertu eta jarduera sorta prestatu dute.

Aurtengo egitarauak ere ohiko osagaiak izango ditu. Hilaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan egingo dute txosna irekiera, eta ondoren Etxebizitzarekin negoziorik ez!  argazki jendetsua egingo dute. 00:30etatik aurrera hainbat kontzertuz eta dj saioz gozatzeko aukera izango da. Ekainaren 26a gaztetxearen aldeko paella txapelketarekin hasiko dute, eta 15:00etan urteroko balsa karrera egingo dute. Hurrengo egunean Denak etxera! bazkaria egingo dute, 14:30ean hasita. Hiru egunetan zehar,  askotariko musika emanaldiek eta jarduerak girotuko dituzte jaiak.

Egitaraua:

Ekainak 25, osteguna:
  • 18:30. Dizkobolo Elektrotxaranga (Frontoi txikitik hasita).
  • 20:00. Txosna irekiera.
  • Ondoren, Argazki jendetsu txosnagunean: Etxebizitzarekin Negoziorik Ez!
  • 00:30. Skarreggeasko, Lumatzak eta Dj Ianruizzz.
Ekainak 26, ostirala:
  • 11:00. Gaztetxian aldeko paella txapelketa.
  • 15:00. Balsa karrera.
  • 17:30. Bixkor txaranga.
  • 19:30. Bassajaun Sound System.
  • 22:00. Txosnetatik manifestazio feminista: Herriko Festak Ere Gureak Dira!
  • 22:30. Berba Labanakaz, Higiene eta Siwanaba.
Ekainak 27, larunbata:
  • 14:30. Denak Etxera! bazkaria.
  • Ondoren, Anuk eta Eleneren kontzertua.
  • 18:00. Dragpelayo disidenteen bila, karropoteoa Dj Titibururekin.
  • 22:30. Putas Amak, Sal del Coche eta La Fulana.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide