Zarauzko Triatloia jokatuko dute larunbat arratsaldean eta, urtero egin ohi duten moduan, hainbat errepide itxiko dituzte dena behar bezala irten dadin. Honako kaleetan eta ordutegietan eragingo du triatloiak:
- N-634 errepidea 14:00etatik itxita egongo da Zumaiatik Zarautzerako norabidean (Zarauztik Zumaiarako noranzkoan irekita egongo da).
- Nafarroa kalea itxita egongo da 14:00etatik 18:30era, Elizaurre kaletik San Frantzisko kaleraino.
- Meagako igoera itxita egongo da bi norabideetan, 14:00etatik 18:30era. Beraz, Vista Alegre eta Hiruerreketa auzoetan trafikoa moztuta egongo da denbora-tarte horretan.
- San Frantzisko kalea itxita egongo da 14:00etatik 20:30era.
- Salbide kalea eta Untzain bidea itxita egongo dira 15:30etik 17:00etara.
- Bizkaia kalea itxita egongo da 14:00etatik 18:30era, Salbideko biribilgunetik San Inazioraino.
- Gipuzkoa kalea itxita egongo da 16:30etik 20:30era, Nafarroa kaleko biribilgunetik Kortazarrera.
Errepide mozketek, era berean, Zarauzko Hiribusaren eta Lurraldebuseko hainbat lineatan aldaketak eragingo ditu. Aldaketen berri autobus zerbitzu bakoitzaren webguneetan zehaztuko dute.