Ekitaldiz beteta datoz Zelai Ondoko jaiak

Intza Trula 2026ko ekainaren 15a

Iazko Zelai Ondo jaietako irudi bat. (Onintza Lete Arrieta)

Ostiralean hasiko dituzte jaiak Zelai Ondo auzoan, eta asteartean agurtuko dituzte, San Joan suarekin. Haurrentzako eskaintzaren barruan, besteak beste, Zapotxin pailazoaren ikuskizuna eta puzgarriak egongo dira. Helduentzat, berriz, erromeriak, DJ saioak, eta jan-edanerako aukera egongo da.

Asteburu honetan ospatuko dituzte Zelai Ondo auzoko jaiak, eta egitarau oparoarekin egingo dute, haur zein helduentzako jarduerekin. Ostiraletik asteartera bitarteko egitaraua aurkeztu dute, astelehena atseden eguna izanik, eta azken egun horretan San Joan sua egingo dute.

Haurrentzako eskaintzari dagokionez, esaterako, Zapotxin pailazoaren ikuskizuna eta puzgarriak egongo dira auzoan. Helduentzat, berriz, erromeriak, DJ saioak, eta jan-edanerako aukera egongo da.

Egitaraua:

Ekainak 19, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa.
  • 19:15. Zapotxin pailazoaren ikuskizuna.
  • 20:00. Parrillada bolatokian.
  • 22:00. Erromeria Itzal taldearekin.
  • 01:00. DJ Bon.

Ekainak 20, larunbata

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak eta haur txokoa.
  • 12:00. Patata tortilla lehiaketarako tortillak aurkeztu behar dira 12:00etan, parrillagunean.
  • 13:00. Patata tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo potea.
  • 16:00-18:00. Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30-19:00. Giltzatako tailerra eta bolo txapelketa nerabeentzat Haize-Orratz Gaztelekuaren eskutik.
  • 17:00-17:30 eta 19:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita egongo dira Zelai Ondoko Bol&Tok taldearen eskutik.
  • 19:00. Iago Magoa pistan.
  • 20:00. Parrillada bolatokian.
  • 23:00-03:00. Fan&Go dantzaldia.

Ekainak 21, igandea

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 10:00. Zelai Ondoko Bola eta Tola Txapelketa Andres Illarramendiren omenez.
  • 11:30. Haur txokoa txosnaren ondoan.
  • 11:30. Zelai Ondoko auzo krosa.
  • 14:00. Zelai Ondoko auzo bazkaria, pistan.

Ekainak 23, asteartea

  • 20:00. Sardina jana.
  • 21:00. Batukada feminista.
  • 22:00. San Joan sua Antonio Aranzabal zenaren zelaian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide