Haurren arrantza festaren 64. edizioa egingo dute datorren igandean

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 15a

63. haurren arrantza festa. (Mireia Galarza Bastida)

Haurren arrantza festaren 64. edizioa ospatuko dute. Hilgabeko arrantza izango da, eta lehorretik egin beharko dute arrantzan parte hartzaileek.

Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatuta, haurrei zuzendutako arrantza festaren 64. edizioa ospatuko dute datorren igandean. Ohiko modura, itsasertzeko arrantza izango da, eta lehorretik egingo beharko dute arrantzan parte hartzaileek. Bakarka nahiz heldu batekin taldea osatzeko aukera izango dute haurrek, eta hilgabeko arrantza izango da.

Izen-ematea egunean bertan zabalduko dute, eta parte hartu nahi dutenek goizeko 08:00etatik 09:00etara egin beharko dute Musika Plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide