Pagoeta Mendizale Elkartearen Berguedako irteerako argazki muntaia ikusgai egongo da bihar

Ekaitz Etxabe

Pagoeta Mendizale Elkartearen aurtengo Lokizko irteera. (Pagoeta Mendizale Elkartea)

Borja del Estalek egin du irteerako argazki muntaia, eta bihar arratsaldean jarriko dute ikusgai, Pagoeta Mendizale Elkartearen aretoan.

Bergueda mendilerrokoa izan zen pasa den Aste Santuan Pagoeta Mendizale elkarteak egin zuen irteera. Apirilaren 2tik 6ra bitartean Kataluniako mendilerro ospetsuan ibili ziren Zarauzko 30 mendizale.

Irteera horretan, etapa desberdinak egin zituzten, eta etapa horietako partaideen argazkiekin muntaia bat egin du Borja del Estalek. Bihar egongo da argazki muntaia hori ikusgai, Pagoeta Mendizale Elkartearen aretoan, 19:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide