Ekialde Urruneko zinemari buruzko zikloarekin jarraituko dute Photomuseumen

Intza Trula 2026ko ekainaren 12a

Txina. (RTVE)

Zikloaren barruko bosgarren saioa egingo dute gaur, eta Txinak azken hamarkadetan bizi izan dituen eraldaketa handienez mintzatuko dira bertan. 18:00etan hasiko da saioa, eta doan izango da.

Ekialde Urruneko zinemaren inguruan aztertzen jarraituko dute Photomuseumeko Gela programaren barruan. Zikloaren barruko bosgarren saioa egingo dute gaur, hain justu, 18:00etan hasita eta doako sarrerarekin. Saio honetan, Txinak azken hamarkadetan bizitako aldaketa nabarmenenak aztertuko dituzte.

Garapen ekonomikoak eta modernizazioak pertsonengan sortutako aldaketen inguruan hausnartzeko pelikula bai eskainiko dute. Aldaketak, bilaketak eta berriz elkartzeak markatutako historia erakutsiko dute bertan, prozesuekin batera doazen oroitzapenak, lotura pertsonalak eta galerak arakatzen dituena. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egongo dute, publikoaren parte hartzea sustatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide