Cada dia nace un listo eta Baba Yaga eta sorginkerien liburua filmek osatuko dute asteburu honetako Modelo aretoko eskaintza. Lehenengoa gaurtik astelehenera eskainiko dute, hainbat aldiz, eta bigarrena bihar eta etzi emango dute. Sarrerei dagokienez, ohikoa den moduan, Modelo aretoko leihatilan zein Kutxabank sarrerak atari digitalean eros daitezke.
Arantxa Etxeberriaren komedia lana da Cada dia nace un listo. Toni Lomasek talent show arrakastatsu batean parte hartu zuenean lortu zuen ospea. Orain noraezean dabil. Bere egoera aldatu egingo da Malenak, iraganeko maitasun batek, Juniorrekin, enpresari aberats baten semearekin, harremanetan jartzen duenean, familiaren etxeko koadro baliotsu bat lapurtu dezan. Kolpea burutzeko, Tonik bi aliatu bilatuko ditu: Mari eta Gallego, bakoitzak bere interesak bilatzen dituen taldea osatuz.
Baba Yaga eta sorginkerien liburua haurrentzako animaziozko filma da. Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina profesional batek bezala araoak egiteko bere sorgin-liburua behar du, duela urte asko Belladonna azti gaiztoak lapurtutakoa. Egun batean, Safir printzesaren ustekabeko bisita batek bere etsaiaz mendekatzeko aukera emango dio Yagari.
Gaur, ostirala
- 20:00. Cada dia nace un listo.
Bihar, larunbata
- 16:45. Baba Yaga eta sorginkerien liburua.
- 19:15. Cada dia nace un listo.
- 22:17. Cada dia nace un listo.
Etzi, igandea
- 16:45. Baba Yaga eta sorginkerien liburua.
- 19:15. Cada dia nace un listo.
Ekainak 15, astelehena, Ikusleen Eguna
- 17:00. Cada dia nace un listo.
- 19:30. Cada dia nace un listo.