Hiruputzu gaztetxeak Mefsst! antolatu du, musika errebolta feminista. Festa datorren larunbatean, ekainak 20, izango da Hiruputzun bertan, eta afariaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 20:00etan hasiko da festa, eta sarrerek 8 euroko prezioa izango dute.
Afariaren ondoren, hainbat kontzertu eta DJ saio entzuteko aukera izango da. Festa hasteko, Alai tolosarrak bedroom pop eta elektronika joko ditu. Ondoren, La rate timide madrildarrak punk elegantean mugituko dira, eta azkenik, KRII kolektibo donostiarrak, gaua ixteko, izugarrizko festa sortuko du, "matxirulorik gabeko dantza eta zaintza gunea".