Emakumeok lehen lerroan, kirolean ere bai film laburraren emanaldia eskainiko dute bihar, 18:30etik aurrera Zarauzko Modelo aretoan. Emakumeek kirolaren munduan izan duten eta orain duten lekua izango da laburmetraiaren ildoa.
Hainbat kirol talderen entrenamenduak grabatu dizute laburmetrairako, Zarautz Kirol Elkarteko futboleko, halterofiliako, saskibaloiko eta eskubaloiko taldeenak, besteak beste. Baita emakume palisten taldekoak, Irristaketa taldekoak, Judo Lizardiko taldekoak, Izeta harri-jasotzaileen taldekoak, Emakumeen Etxeko korrikalari taldekoak, igeriketakoak eta Zarauzko Surf Elkartekoak ere.
Kirol modalitate desberdinetako emakumeen egunerokoa erakustea da helburua. Laburmetrailak emakume kirolarien ahalegina, konpromisoa eta lorpenak lehen lerrora ekarriko ditu, eta kirolaren esparruan oraindik dauden genero-desberdintasunei buruzko hausnarketen ikusarazpena egingo du.
Kirol modalitate desberdinetako emakumeen egunerokoa erakutsiz, laburmetraiak emakume kirolarien ahalegina, konpromisoa eta lorpenak lehen lerrora ekarri ditu, baita kirolaren esparruan oraindik dauden genero-desberdintasunei buruzko hausnarketen ikusarazpena ere.