Ane Zubeldia eta Xabier Aranberri bikain, Aizarnazabalgo erlojupekoan

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 10a

Joxe Larrarteren zein Gervaisen oroimenezkoan saritutako txirrindulariak. (utzitakoa)

Atzo arratsaldean jokatu zuten Aizarnazabalen Joxe Larrarteren zein Gervaisen oroimenezko txirrindularitza lasterketa klasikoa, eta bi zarauztarrek podiumean amaitu zuten, bakoitzak bere kategorian.

Erlojupeko txirrindularitza probek hartu zuten beste behin Aizarnazabal eta bere ingurua atzo arratsaldean, besteak beste Joxe Larrarteren zein Gervaisen oroimenezko lasterketak jokatzeko. Ordea, Gipuzkoakoa ez ezik, Euskadiko txapelketak ere hartu du aurten udalerria, eta kategoria desberdinetan banatuta, guztira 50 txirrindulari lehiatu dira lasterketan. Maila nagusiko emakumeetan, Maite Urteaga zumaiarrak irabazi du beste urte batez erlojupeko proba, eta gizonetan, Ander Otegi zegamarra izan da bizkorrena. Baina zarauztarrek ere erakustaldi ederra eskaini zuten: Ane Zubeldiak juniorretan eta Xbier Aranberrik maila egokituan.

Junior mailakoen lasterketa Joxe Larrarteren omenezkoa izan zen, eta emakumeetan Ane Zubeldiak jantzi zituen Gipuzkoako zein Euskadiko txapelak, 21.37.39 denboran helmugaratuta. Mirari Gotxi (22.32.97) eta Naxara Odriozola (23.17.80) izan ziren segidan sailkatu zirenak, eta beraz, haiek osatu zuten Euskadiko txapelketako podiuma; ordea, Gipuzkoako txapelketan, Ane Aranburuk (23.48.59) zilarrezko domina lortu zuen, eta Maddi Saizarrek, brontzezkoa (23.58.25). 

Egokitutako txirrindularitza proban, bestalde, Imanol Arriortua izan zen bizkorrena, 14,5 kilometrotako ibilbidea 18.24.77 denboran osatuta, eta haren atzetik sailkatu ziren Ander Albizu (21.40.88) eta Xabier Aranberri zarauztarra (21.42.60). Hala ere, bere kategorian Gipuzkoako txapeldun izan zen Aranberri, eta bigarren Euskadin. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide