Tuli-Tuli Fest egingo dute asteburuan Hiruputzun

Ekaitz Etxabe

DJ Siwanaba, musika saio bat eskaintzen. (ETB)

18:00etan hasita, kontzertuez, saltsaz, batxataz, afariaz eta DJ emanaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute Hiruputzura bertaratzen direnek.

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak Hiruputzu gaztetxearekin elkarlanean, Tuli-Tuli festa antolatu du bigarrenez. Bihar 18:00etan hasiko da festa eta goizaldera arte iraungo du. Festarako sarrerek 6 euroko prezioa izango dute.

Hyperbolika taldeak emango dio hasiera festari, 18:00etan. Ondoren, Bskuir-ek, batxata eta saltsa klasea eskainiko du. 21:00etan afaria eskainiko da Hiruputzun bertan. Behin sabela beteta, 22:00etan, Armolaren eta Paulineren kontzertuen txanda izango da. Ondoren, gauari amaiera emateko, DJ emanaldiak egongo dira goizaldera arte: Juan TaTorri, Siwanaba, Euskowboy eta Beroki eta i.rat.i eta Denz artistek eskainiko dituzte emanaldiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide