Daniela Velte izan da beteranoen xake txapelketako emakumezko onena

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 10a

Asteburuan jokatu den Euskadiko XLI. Beteranoen Xake Txapelketa. (Utzitakoa)

Zarauzko hiru ordezkari izan dira beteranoen xake txapelketan: Daniela Velte, Martin Iribar eta Xabier Arrillaga. Velte izan da emakumezko jokalari onena.

Euskadiko XLI. Beteranoan Xake Txapelketa jokatu zuten asteburuan Zarautzen. Larunbat arratsaldean hasi ziren partidak eta igande iluntzean amaitu ziren. Hiru zarauztarrek hartu zuten parte bertan: Daniela Veltek, Martin Iribarrek eta Xabier Arrillagak.

Emozioz beteriko partidak ikusteko aukera izan zen Zarauzko Kirol Elkartearen sedean azken unera arte, azken partida hasi baina lehen sailkapeneko lehen lau jokalariak hiruna punturekin berdinduta baitzeuden. Azkenean, Erlantz Miguelez arabarra izan zen txapelketako garailea, eta Daniela Velte zarauztarra emakumezko onena izan zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide