Zirikak Eztia, polena, propolia, erregina-jalea... zertarako erabiltzen dira?" hitzaldia antolatu du ekainaren 17rako. Martxel Aizpurua biologo eta erlezainak emango du hitzaldia, eta Etxezabalan izango da, 18:30ean hasita.
Aizpurua erlezaina izanik, erlezaintzako hainbat elkartetako kide eta eragile izan da, Gipuzkoako erlezainen elkartekoa, besteak beste. Erleen inguruko hainbat liburu argitaratu ditu, beraien izaera eta bizimodua dibulgatzeko asmoz.