Liburu aurkezpena egingo dute ostegunean Mitxelena kaleko 51. zenbakian. Oraingoan, Jakoba Errekondo etorriko da 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburua aurkeztera. 18:30ean hasiko da aurkezpena, eta sarrera librea eta doakoa izango da.
Errekondok Markel Arriolabengoarekin eta Iñaki Etxebesterekin batera ondu du liburua. Bertan, adituen artikuluak, 116 zuhaitz espezieren inguruko informazioa, 1.096 argazki, 100 ilustrazio eta 86 mapa aurkitu daitezke, besteak beste. Errekondok liburua "bere bizitzako liburu inportanteena" dela dio, Arriolabengoak, aldiz, “liburutegi batean aurkitu nahiko” lukeena dela.