Gijongo Sporting taldearekin sinatu du kontratua Egoitz Arana atezainak

Intza Trula 2026ko ekainaren 6a

Egoitz Arana, Gijongo Sporting taldeko elastikoarekin. (Gijongo Sporting)

Gijongo Sportingek 2026/27 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa da Arana, eta hasiera batean 2028. urtera arte egongo da taldean. Duela astebete inguru jakinarazi zuen Realak Aranak ez zuela talde txuri-urdinean jarraituko.

Egoitz Arana (Zarautz, 2002) atezain zarauztarra Gijongo Sporting taldean ariko da datorren denboraldian, Espainiako Bigarren Mailan. Horrela jakinarazi du klubak bere sare sozialetan zein webgunean, eta azaldu duen moduan, Aranak 2028. urtera arte sinatu du kontratua talde zuri-gorriarekin.

Hori horrela izanik, Gijongo Sportingek 2026/27 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa da Arana. Era horretan, klubak Gijonera (Asturias, Espainia) iristeko izan duen jarrera eskertu dio Aranari, eta datozen urteei begira "arrakastarik handiena" izan dezan opa dio.

Zehazki, pasa den astean jakinarazi zuen Realak Aranak ez zuela datorren denboraldian elastiko txuri-urdina jantziko. 11 denboraldi eginda utzi zuen Reala zarauztarrak, eta bere ibilbidean Azkoitiko Anaitasuna eta Cadizko San Fernando taldeetan ere ibili da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide