Gaur goizean eman diote hasiera Nahia elkarteak antolatutako ekaineko III. artisau azokari. Nahiz eta haizea nagusi izan, inguru zoragarriaz eta produktu bikainez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Artisau postuak Galtxagorri elkartearen parean kokatu dituzte, eta 10:30etatik 21:00etara egongo dira zabalik, gaur eta bihar.
Guztira 22 postu daude, eta bertara hurbiltzen diren herritarrek eta bisitariek produktu eskaintza zabala aurkituko dute. Ehungintzako produktuak, bitxiak, ukendu naturalak eta ilustrazioak, besteak beste.
Halaber, azokan egiten diren erosketen artean, Nahia elkarteak bi pertsonentzako Kirkilla Jatetxeko dastatze menua zozketatuko du.