Datorren astelehenean, Gazteak 2030 ekimenaren baitan, gazteek kontsumitzaile gisa duten botereari buruz hitz egiteko aukera zango dute, baita online edo bertako merkataritzan erosteko erabakiak gure herrietan duen eraginari buruz ere. Saioa Haize-orratz gaztelekuko sukaldean egingo da, 16:30etatik 19:30era.
Proiektu hau Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sarearen (REDS-SDSN Spain) eta Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioaren 2030erako Agendaren Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da. Komunikazio tresna berriak aztertzea du helburu, gazteen eta herritarren inplikazioa sustatzeko.
Izen emateko epea jada zabalik dago, eta 18-35 gazteek izango dute parte hartzeko aukera. Saiora joan nahi dutenek esteka honetan eman beharko dute izena.