Santa Klara komentuaren beheko solairuan hainbat esku-hartze egin dira, eta herritarrek berrikuntzen berri izan dezaten bisita gidatua antolatu dute. Etzi, asteazkenez, izango da saioa, 19:00etatik 20:30era bitartean. Azalpenak emango dituzte bertan Xabier Uranga Ur arkitektura estudioko arkitektoak eta Iratxe Garcia de Vicuña Zarauzko Udaleko bulego teknikoko arduradunak.
Eraikinaren konfigurazio historikoa eta ondare-balioak errespetatuz egin dira lanak komentuaren beheko solairuan, eta horiek erakustea da hitzorduaren helburua. Era berean, eraikin historikoa gaur egungo erabileretara nola egokitu den azalduko dute, izaera sozial eta ekipamendu kulturala txertatuz komentuak zuen nortasun arkitektoniko eta sinbolikoa mantentzeko.