Emakumeek kirolean duten lekuari buruzko film laburraren emanaldia egingo dute ostegunean Modelo aretoan

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 7a

Malen Monasterio Europako Junior Txapelketan. (Utzitakoa)

Kirolaren munduan emakumeek izan duten eta duten lekuari buruzko film laburraren emanaldia eskainiko dute datorren ostegunean Zarauzko Modelo aretoan. Emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo dute Malen Monasterio, Karmele Makazaga eta Maddi Sukuntzarekin.

Emakumeok lehen lerroan, kirolean ere bai film laburraren emanaldia eskainiko dute datorren ostegunean, 18:30etik aurrera Zarauzko Modelo aretoan. Emakumeek kirolaren munduan izan duten eta orain duten lekua izango da laburmetraiaren ildoa.

Emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo dute Nahia Sillero aktore eta idazlearen gidaritzapean. Solasaldian Malen Monasterio halterofiloak, Karmele Makazaga eskubaloi jokalari ohiak eta Maddi Sukuntza korrikalariak hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da, Modelo aretoaren edukiera bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide