Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaz aritu dira ikasleak Eskola Agenda 2030eko udal foroan

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 5a

Zarauzko Eskola Agenda 2030eko udal foroan parte hartu zuten ikasleak eta udal ordezkariak. (Zarauzko Udala)

Ekintza plan bat aurkeztu zuten ikasleek asteazkenean udal ordezkariekin eginiko saioan. Horrez gain, Bertako eta sasoiko produktuen gida ere aurkeztu zuten.

Zarauzko Eskola Agenda 2030eko udal foroa egin zuten astezkenean udalbatzar aretoan, eta ikasleek beraien proposamenak partekatu zituzten udal ordezkariekin.

Egitasmo honen helburua da ikasleak, familiak, irakasleak eta, oro har, hezkuntza komunitateko edozein pertsona ingurunea eraldatzeko eta jasangarriagoa bihurtzeko erronkan parte hartzea. Hori horrela, ikasturte bakoitzean Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) bat aukeratu izan dute, eta Zarauzko ikastetxeen eta Udalaren artean landu da, GJH horren inguruan dagoen egoera aztertuz eta egoera hau hobetzeko proposamenak bilatuz. 2024-2026 ikasturteetan, ekoizpen eta kontsumo arduratsua aztertu dute, udal diagnostikoa eginez eta Zarauzko egoera hobetzeko proposamenak planteatuz.

Iaz herriko egoeraz sentsibilizatu eta haren diagnostikoa egin ondoren, aurten ekintza plan bat aurkeztu zuten ikasleek, arazoei konponbidea emateko asmoarekin eta egoera hobetzeko helburuarekin.  Era berean, Bertako eta sasoiko produktuen gida aurkeztu zuten, bertako kontsumoa sustatzeko xedea duena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide