DBHko ikasleei zuzenduriko komiki tailerra eskainiko du Joseba Larretxe Josevisky komikigile irundarrak Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Izatez, arkitekoa da Josevisky, eta bere lan aipagarrienen artean Ni ez naiz Mikel Laboa eta Basolatik berri onik ez aipa daitezke. Horrez gain, komiki tailerrak eskaintzen aritu ohi da Euskal Herriko txoko desberdinetan.
Uztailaren 3an izango da tailerra, 11:00etan, Sanz Enean. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da, ekainaren 26a baina lehen, liburutegian bertan.