Zarautz Guka

Saharautz elkartea eta Itziar Garate, ekaineko aldizkarian

Erredakzioa 2026ko ekainaren 5a

Saharautzeko kideak oporrak bertan pasatzera etorritako haur saharrar batekin. (utzitakoa)

Kalean da ekaineko Zarautz Guka aldizkari digitala. Saharautz elkarteko kideak datoz azalean; saharar herriaren alde lanean urteak daramatzate, eta hori du hizpide duen erreportajea jasotzen du zenbakia berriak. Era berean, Itziar Garate astrofisikariaren elkarrizketa mamitsua dator, abuztuko eklipseari eta Artemis misioari buruz.

Zarautz Guka aldizkari digitalaren ekaineko zenbakiak ikusi du argia, eta hilabete honetan ere edukiz oparo dator, intereres handiko gaiekin. Itziar Garate astrofisikariari eginiko bideo-elkarrizketa, Saharautz elkartearen inguruko erreportajea, Eneko Etxabe trikitilariaren Musika Kaxa, Isabel Agirretxeren argazki bilduma eta Ibon Elorzari egindako erretratua topatuko ditu erabiltzaileak. 

Era berean, Imanol Epelderen audio mezua entzuteko etaAritz Mutiozabalen, Alex Gurrutxagaren, Elaia Aizpuruaren eta Javier Aramendiren iritzi artikuluak irakurtzeko aukera izango da.

Adizkaria eskura dago lotura honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide