Ikasturtea amaitzeko gutxi falta da, baina oporrak hartu aurretik, azken txanpako azterketak eta lanak egitea falta da. Hori dela eta, Zarauzko Sanz Enea kultur etxeko ikasgelak ordutegi berezia izango du ekaineko asteburuetan. Ekainaren 6an eta 13an 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik ikasgela, ekainaren 7an eta 14an 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, hilaren 20an eta 27an 09:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta 21ean eta 28an 18:00etatik 20:00etara. Astegunetan ohiko ordutegian funtzionatuko du: 09:00etatik 20:00etara.
Kiroldegiko ikasgelak, berriz, ohiko ordutegiarekin funtzionatzen jarraituko du: astegunetan 6:15etik 21:30era, larunbatetan 08:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era eta igandeetan 08:00etatik 13:30era.