Artez, sortzailez eta artisauez beteko da malekoia asteburuan

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 5a

Nahia elkartearen Ekaineko II. azoka. (Julene Sorarrain)

Artisautza azoka egiten diren erosketen artean bi pertsonentzako Kirkilla Jatetxeko degustazio menua zozketatuko du Nahia Elkarteak.

Ekaineko III. azoka ospatuko dute asteburuan, eta artez, sormenez eta artisautzaz beteko da malekoia, Nahia Elkartearen eskutik. Azoka Galtxagorri Elkartearen ondoan egongo da kokatuta, 10:30etatik 21:00etara.

Ahalik eta artista eta artisau gehienei aukera eman nahian, aurtengo edizioan bi postu gehiago egongo dira. Guztira 22 izango dira, eta bertara hurbiltzen diren herritarrek eta bisitariek ehungintza, bitxigintza, ukendu naturalak eta ilustrazioak aurkituko dituzte postutxoetan.

Inguru zoragarriaz eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izango da, eta bertako sortzaileak babesteko aukera, noski. Halaber, azokan egiten diren erosketen artean, Nahia Elkarteak bi pertsonentzako Kirkilla Jatetxeko degustazio menua zozketatuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide