Ekainean sartuta, Udaberri jubilatuen elkartea San Pelaio jaiei begira jarri da, eta festen atarian hainbat jarduera prestatu ditu. Ekaineko bigarren eta hirugarren astean izango dira horietako batzuk; beste hainbat, aldiz, San Pelaio jaien astean egingo dituzte, hirugarren astean.
Hain zuzen, ekainaren 8tik 19ra pintura erakusketa zabalduko dute Udaberri eraikineko tabernan. Hilaren 5etik 20ra, berriz, billar txapelketa jokatuko dute, Zumaia eta Zarautz herrien artean.
Halaber, San Pelaio astean jokoen txapelketa egingo dute, eta bertan parte hartzeko izena eman behar da elkartearen bulegoan. Astelehenetan eta astearteetan 10:00etatik 12:00etara, eta asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik bulegoa, eta inskripzioa egiteko azken eguna ekainaren 11a izango da.