'Pizza Movies' eta 'Shrek' emango dituzte Modelon

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 5a

Judit Martí­n eta Berto Romero aktoreak protagonista dituen komedia gaurtik astelehenera izango da ikusgai. Dreamworks etxearen animaziozko klasikoa bihar eta etzi emango dute.

Carlo Padialek zuzendutako Pizza Movies komedia eskainiko dute asteburu honetan Modelo aretoan. Judit Martí­n eta Berto Romero dira pelikula honetako protagonista nagusiak, eta horiekin batera, Joaquín Reyes, Bruna Cusí, Raúl Arévalo eta Melina Matthewsek osatzen dute aktore lantaldea.

Krisi profesional eta pertsonal betean, kultur kazetari gisa egindako lanarekin nazkatuko da Thais, eta Alan bere senarra konbentzitzen du dena utzi eta negozio bat sortzeko. Negozio hori pizzeria tematiko bat izango da, Hollywoodeko zinemari eskainia.

Hollywoodeko izarrekin jarraituz, familia osoarentzat aste honetarako progrmatu duten eskaintza ere klasiko bat da: Shrek animaziozko filma. Pelikularen 25. urteurrena izanda, pantaila handian ematen ari dira berriz, eta Modelon ikusteko aukera izango da larunbatean eta igandean.

Ekainak 5, ostirala
20:00. Pizza Movies

Ekainak 6, larunbata
16:45. Shrek (25 aniversario)
19:15. Pizza Movies
22:15. Pizza Movies

Ekainak 7, igandea
16:45. Shrek (25 aniversario)
19:15. Pizza Movies

Ekainak 8, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Pizza Movies
19:30. Pizza Movies

Ekainak 9, asteartea
19:30. Saio originala: Un mundo frágil y maravilloso

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide