Ekialde Urruneko zinemari buruzko laugarren saioa egingo dute Photomuseumen

Intza Trula 2026ko ekainaren 5a

'Sleep' filmeko irudia.

18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da. Bertan, Txina garaikideko hiri gizartea aztertuko dute, aldaketa ekonomiko eta sozialen testuinguruan.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Ekialde Urruneko zinemari eskainitako zikloari jarraipena emango diote gaur. Laugarren saio honetan, Txina garaikideko hiri gizartea aztertuko dute, aldaketa ekonomiko eta sozialen testuinguruan.

Gazteen egoera, desberdintasun sozialak eta modernizazioaren ondorioak izango dira saioaren ardatz nagusiak. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egongo dute, herritarren parte hartzea sustatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide