Sanpelaioetako txosna feministaren bilera irekia antolatu du Bazion Ze Muituak

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 4a

Transpelayoetako prozesio musikatua. (Guka)

Bihar arratsaldean izango da hitzordua, Zarauzko Musika Plazan. Askotariko gaiak jorratuko dituzte bertan, hala nola, transpelayoetako txosnako txandak edo gaueko manifestazioa.

Gero eta gertuago daude sanpelaioak. Honen harira, Bazion Ze Muitua herri mugimenduak deituta, transpelayoetako txosna feministaren inguruko bilera irekia antolatu du, Transpelayotan kaliak hartzea goaz! lelopean. Hitzordua bihar jarri dute, 18:30ean, Musika Plazan. Txosna, txandak, gaueko manifestazioa edo autodefentsa feminista bezalako gaiak jorratuko dituzte bileran.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide