Udalhitz lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko, ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal langileak, eta lanuzteak eragina izan du Urola Kostako hainbat herritako udal zerbitzu batzuetan. Zarauzko udal langileak ere mobilizatu egin dira, eta bi orduko lanuzteak eta protestak egin dituzte, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko eta lan baldintzak hobetzeko eskatuz. Gainera, elkarretaratzea egin dute Kale Nagusian, Etxezabala erakinaren aurrean, Udaletako lan baldintzak hemen erabaki! lelopean.