Bat Egin eguna ospatuko du etzi EH Bilduk

Aritz Mutiozabal

Zarauzko EH Bilduk Musika Plazan antolatutako ekitaldia. (Enara Ariznabarreta)

EH Bilduko eskualdeko alkateekin solasaldia eta parrillada zein barrikotea antolatu dituzte Plaza Gorrian.

Zarauzko EH Bilduk Bat Egin eguna antolatuko du, eta ostiral arratsaldean ospatuko du Azken Portu auzoko Plaza Gorrian. Lehenik eta behin, EH Bilduko eskualdeko alkateekin solasaldi saioa izango da, 18:30ean hasita, eta ondoren, 19:30 aldera, parrillada eta barrikotea, musikaz girotuta. Koalizioak herritarrak gonbidatu dituzten egitasmoan parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide