Erronka kirol medikuntza zentroan elkartu da Zarautz Guka Haritz Esnal medikuarekin. Eguraldia hobetzearekin eta eguna luzatzearekin batera, korrikalariz betetzen hasi dira berriro ere mendiak. Gainera, sasoiko lehen erronkak ere jokatu dituzte jada, eta datozen aste zein hilabeteetarako mendi lasterketen egutegia ere oparoa da.
Esnalek lasterketek izan duten parte hartzaileen gorakadaz hitz egin du Gukarekin, eta korrikalari batek bere buruarekin dituen erronkez ere mintzatu da. Gainera, lesioak ekiditeko zein elikadura zaintzeko gomendioak ere eman ditu adituak.