Zaintza ereduaz ariko da Maite Peña batzokian

Aritz Mutiozabal

Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua. (Gipuzkoa.eus)

Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak gaur eskainiko du hitzaldia, 18:30etik aurrera.

Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean, Gure zaintza eredua izenburupean. Ekitaldia Zarauzko batzokian izango da, 18:30etik aurrera, eta antolatzaileek adierazi dute sarrera librea izango dela, gaiaz interesatuta dauden herritar guztientzako irekia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide