Orientazio jolasak egingo dituzte Vista Alegren igande honetan

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 3a

Orientazio proba Vista Alegren. (Mireia Galarza Bastida)

Vista Alegreko auzo elkarteak eta Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu dute bigarrenez hitzordua elkarlanean. 10:00etatik aurrera izango da, eta haur, gazte eta helduei zuzenduta dago.

Vista Alegreko Orientazio Jolasak antolatu dituzte bigarren aldiz Vista Alegreko auzo elkarteak eta Gipuzkoako Orientazio Taldeak, igande honetarako. Orientazio saioa auzo elkarteko egoitzatik hasiko da, 10:00etan, eta lehen aldian bezala, Vista Alegre auzoan, Torreoi inguruan eta Santa Barbara ermitaren bueltan ibiliko dira parte hartzaileak; urria amaieran egin zuten estreinako saioa, eta 150 lagunek hartu zuten parte.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ondorengoek har dezakete parte jolasetan: LHko haurrek, heldu batelaguntzarekin, eta DBHkoek zein helduek, berriz, banaka zein taldean. Hori bai, interesa dutenek aurrez eman behar dute izena ondorengo lotura honetan dagoen formularioa beteta.

Egitasmoaren inguruko informazio zabalagoa jasotzeko edo zalantzak argitzeko, juntavistaalegre@gmail.com helbidera idatzi daiteke daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide