Freddy Lillyren omenez eta oroimenez

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 2a

Errugbiko atalak Freddy Lilly zenari eginiko omenaldia. (Zarauzko Udala)

ZKE errugbi ataleko lehen presidente izandakoaren izena jarri diote Astiko kirolguneko errugbiko eraikinari. Aitortza egin zioten larunbateko egitasmoan, baita Esteban Collantesi ere.

Errugbiaren festa ospatu zuten larunbatean Zarauzko Asti kirolgunean. 2025-2026 denboraldiko Euskadiko Txapelketako finalak jokatu zituzten egun osoan, hainbat taldetan banatuta, eta egundoko giroa sortua bizi izan zen zaleen artean. Egitasmoaren barruan, hainbat aitortza ekitaldi egin zituzten: alde batetik, ZKE errugbi ataleko lehen presidente izan zen Freddy Lillyri eta bestetik, iaz zendu zen Zarautz Kirol Elkarteko presidente Esteban Collantesi.

Lillyren familiari eguerdian egin zioten omenaldia, eta errugbiko instalazioan Freddy Lilly errugbi eraikina daraman plaka jarri zuten, herrian kirol horren aitzindari eta bultzatzaile izan zenaren omenez. Bertan elkartu ziren ataleko hainbait ordezkari, lagun eta Zarauzko alkate Xabier Txurruka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide