Gabota dantza eskolaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da asteartean

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 6a

Gabota dantza eskolaren 2024ko emanaldia.

Guztira, 60 dantzarik hartuko dute parte emanaldian, eta adin guztietako dantzariak dantzan ikusteko aukera izango da.

Datorren asteartean dantzaz eta talentuz betetako arratsalde batez gozatzeko aukera izango da. Gabota dantza eskolak emanaldia eskainiko du Udal kiroldegiko frontoian, 18:30ean hasita. Adin guztietako dantzariak arituko dira dantzan, guztira 60 dantzarik hartuko dute parte saioan.

Saioa doakoa izango da, eta dantza eskolak Udal pilotalekuan ospatuko den emanaldira joateko gonbita luzatu die herritar guztiei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide