Pagoeta mendizale elkarteak Pirinioetako udako lehen irteera antolatu du ekainaren 20rako. Pirinioetako Mendebaldeko Haranetako Parke Naturalera joango dira, eta Sobarcal (2.257 metro) eta Acherito (2.395 metro) gailurrak igoko dituzte.
Larunbatean, ekainaren 20an, irtengo dira Agoues biribilgunetik, 06:00etan. Gaua Izabako herrian igaroko dute, eta hurrengo egunean, Zemeto inguruko paisaiak eta altxorrak ezagutzeko aukera izango dute, Larrako paisaia karstikoak eta Belaguako bazterretako pagadi basatiak, besteak beste. 12 kilometroko ibilbidea izango da, eta 4-5 ordu inguru iraungo ditu. Zailtasun errazeko ibilbidea izan arren, 700 metrotako desnibel positiboa izango du.
Prezioari dagokionez, bazkide gazteek (25 urte <) 55 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek 90 euro. Halaber, bazkide ez diren gazteek 60 euro, eta helduek 100 euro ordaindu beharko dituzte. Prezioaren barruan, Zarauztik autobusez joan-etorria, afaria, lotarako lekua eta gosaria sartzen dira.
Izena eman nahi dutenek elkartearen helbide elektronikora (pagoetame@gmail.com) idatzi behar dute, norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. Presentzialki izena emateko aukera ere izango da Pagoeta Mendizale Elkartean, ekainaren 4ean eta 11an, 20:00etatik 21:00etara.
Zehazki, honako kontu korronteetan egin beharko da transferentzia:
- Kutxabank: ES2095 5076 48 1065685215
- Laboral Kutxa: ES3035 0029 65 0290015562