ZKE futbolak aditzera eman du mutilen lehen taldeak entrenatzaile berria izango duela. Urte luzez mutilen lehen taldeko jokalari eta infantilen entrenatzaile izandako Eneko Ferradas añorgarra arduratuko da taldea trebatzeaz.
2. entrenatzaile gisa Ander Uranga donostiarra arituko da, duela urte batzuk nesken lehen taldeko 2. entrenatzaile izandakoa. Zarautz KE-k ongi etorria eman die, eta "etxean bezala sentiarazten" ahaleginduko direla nabarmendu dute.