Liburu aurkezpena egingo dute ostiral honetan ere Zazpi kultur elkartean: oraingo honetan, Salir de ETA: una historia de abandono, expulsion y "arrepentimiento"liburuaz solasean ariko dira, Eider Nafarreterekin. 19:00etan hasiko da hitzordua, eta idazlearekin batera saioan parte hartuko dute Antonio Riverak eta Gorka Landaburuk.
Idazleak azaldu duen moduan, "ETAren deskonexio-prozesu indibidual eta kolektiboak" aztertzen ditu lanak, "ikuspegi historiografikotik". ETAren ibilbidearen une desberdinetan militantzia armatua uztea erabaki zuten pertsonen ahozko testigantzetatik abiatuta, indarkeriari uko egiteko esperientzien aniztasunari buruzko hausnarketa kontzeptuala proposatzen du.