Aste honetan Imanol Urbieta Udal Musika Eskolaren bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da. Ostegunean, zeharkako flautaren kontzertua eskainiko dute San Pelaio ermitan, 19:00etan hasita.
Larunbatean, Ekintza abesbatzarekin eta Lourdes Iriondo Udal Musika Eskolarekin batera eskainiko du kontzertua Musika Eskolak. Urnietako Mikel Goiaingeruaren parrokian izango da emanaldia, 17:30etan hasita.