Etzi hasiko dituzte XLVI. Haurren Danborradako entseguak

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 1a

Iazko Sanpelaiotako haurren danborrada

Urtero bezala Haurren Danborrada ospatuko dute San Pelaio jaien barruan. Etzi hasiko dira entseguak Gaztelekuan, 18:00etatik 18:45ra.

XLVI. Haurren Danborrada ospatuko dute ekainaren 25ean. Entseguak etzi hasiko dira Gaztelekuan 18:00etatik 18:45ra. 

LHko 3, 4, 5 ea 6 mailako ikasleek danborra jotzeko aukera izango dute. LH2ko haurrek, aldiz, desfilean parte hartzeko aukera izango dute, baina ez dute entsegurik izango. Ekainaren 3an eta 4an, zuzendari izan nahi dutenek bakarrik entsaiatuko dute, eta ekainaren 8tik 22ra, denek.

Danborradaren helburu nagusia haurrak festen partaide egitea eta herritar sentiarazta da Haur Kultur Taldearen hitzetan. Erropak beraiek banatuko dituzte eta ez da ezer ordaindu beharko. Danborradan parte hartzeko epea jada itxi da, azken eguna maiatzaren 30a izan zen. 

Haur Kultur Taldeak adierazi du haurrek eskolaz kanpoko ekintzaren bat dutelako 8 entseguetako batera joan ezin badute ere danborradan parte hartzeko aukera izango dutela. Hala ere, danborradaren mesedetan bertaratzea ahalik eta handiena izatea eskatu dute.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide