Plaza Gorrian ez da jende faltarik izan gaur goizean zehar. Izan ere, SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak antolatuta, futbito txapelketa jokatu dute 10:00etatik aurrera.
Orotara hamar taldek parte hartu dute jardunaldian, eta horietatik Celta de Vino taldeak lortu du nagusitzea. Bigarren postua, berriz, Bogordo taldearentzat izan da. Ez dute, ordea, kirola bakarrik egin gazteek, izerdia bota ostean, sabela bete baitute bertan prestatutako askariarekin.