Mendi Tour jaialdiaren bigarren emanaldia eskainiko dute gaur

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 28a

Nagore Ezeizaren 'Izarren zaunka' filmeko zati bat.

Bilbo Mendi Film jaialdiko azken edizioan nabarmendutako hiru film dokumental eskainiko dituzte 19:00etatik aurrera, Modelo aretoan.

Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Mendi Film jaialdiak antolatuta, Mendi Tour jaialdin ibiltariaren bigarren emanaldiaz gozatzeko parada izango da gaur arratsaldean. Kasu honetan, Nagore Ezeizaren Izarren zaunka, Pierre Cadoten Le Moulin des Artistes, eta Mathieu Rivoireren K2 Mon Amour film dokumentalak eskainiko dituzte. 

Bilboko Mendi Film mendiko zinemaren jaialdian hainbat sari jasotako ikus-entzunezkoak dira honakoak, eta jatorrizko bertsioetan eskainiko dituzte, Mendi Filmek sortutako azpitituluekin lagunduta. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balio du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide