Film bakarra emango dute egun hauetan Modelo zinema aretoan: Kristoffer Borglik zuzendutako El drama. Bihar eta etzi emango dute pantaila handian, eta bigarren egun horretan bi emankizun izango dira.
Zendaya eta Robert Pattinson dira drama film honetako aktore protagonistak. Ezkondu aurreko egunetan, bikoteak krisi bati aurre egin beharko dio, ustekabeko errebelazio batzuek batak besteari buruz zekiena zapuztuko duelako.
Filma ikusteko sarrerak Modelo aretoko leihatilan eros daitezke, baita Kutxabank Sarrerak atari digitalean ere.
Bihar, igandea
- 19:15. El drama.
Etzi, astelehena, Ikusleen Eguna
- 17:00. El drama.
- 19:30. El drama.