Lokalei etxebizitza tasatu izaera emateko ordenantza eguneratzea aztertuko dute biharko udalbatzarrean

Intza Trula 2026ko maiatzaren 27a

Apirileko ohiko udalbatzarra. (Mireia Galarza Bastida)

19:00etan hasiko da maiatzeko ohiko udalbatzarra, udaletxeko pleno aretoan. Lokalen inguruko ordenantza aztertzeaz gain, hainbat kreditu aldaketa ere bozkatuko dituzte biharko hitzorduan.

Maiatzeko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan, eta hainbat puntu izango dituzte aztergai. Esaterako, lokalei udal etxebizitza tasatu izaera emateko ordenantza aztertuko eta bozkatuko dute.

Horrez gainera, hainbat kreditu aldaketaz ere hitz egingo dute saioan. Halaber, adineko pertsonentzako babespeko apartamentuen araudian egindako akats baten zuzenketaren berri ere emango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide