Araba-Aitze bidegurutzea itxiko dute, biribilgunea erakitzeko

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 26a

Araba eta Aitze kaleen arteko bidegurutzea. (Zarauzko Udala)

Bihartik ekainaren 5era arte iraungo dute lanek. Tarte horretan trafikoarentzat itxita egongo da eremua, eta hara sartzeko nahiz handik irteteko aukera izango dute inguru horretan garajea duten bizilagunek. 

Salberdingo hegoaldeko urbanizazio lanen barruan, Araba eta Aitze kaleen artean biribilgunea eraikitzeko lanak egingo dituzte aste honetan. Hori dela eta, bihartik ekainaren 5era bitartean bi kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da trafikoarentzat. Lanek astebeteko iraupena izango dute, eta epe horretan inguruko garajeetarako sarrera-irteerak baimenduta egongo dira.

Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko, Zarauzko Udaltzaingoarekin harremanetan jar daitezke herritarrak, 943-00 51 15 telefono zenbakira deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide